XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oietakoa zan Prai Bartolo.

Ta amaika itzaldi eder egina genduan, erririk erri, Bizkaia`n, Gipuzkoa`n eta Nabarra`n.

1809`tik, gorriak ere ikusi bear izan zitun, prantses gerratea zala-ta.

Bere oar-ikasiak liburu auetan batez ere ixuri zizkigun: l) Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatz ozpinduba (1816); 2) Ikasikizunak (iru aletan, 1816, 1817 ta 1819), eta 3) sermoe pillo aundia argitaratu gabe.

Etzitun erdel itzak arbuiatzen; esaera berezko, argi aberatsa dauko; lits eta nabardura askokua: esan nai duena euskal jasez esaten ba-daki, alajaiña! Orixe-k, nire idazle zar kutun deitzen dio.

Ba-zuen ark euskera garbitu, txukundu ta dotoretu naia.

Larramendi`ren girokoa noski.

Prai Bartolo`k, naiz-ta oso-osoan ezin, erdel kutsua astindu gura zuen beregandik, itzk eta esaerak eta joskerak euskal arnasaz bizkorturik.

Ar bere iritzia, Ikasikizunen itzaurrean aragitu ziguna: dio.

Itz garratzak! Salatariak! Eliz-gizonok ez ukatu ba-degu emen damu det esan bearra.

Alegin pixkat ez egitearren, zenbat erderadaka funtsik gabeko geron liburu ta itzaldietan! Prai Bartolo`k aipatzen ditun itzok errez-errez esan litezkenak dira euskera garbian, eta erriak obeto ulertzen ditunak.

Erdel itz andana ederra, eunetik larogei ba`liteke, eliz gizonok sartuak.

Noiz jokatuko degu bestera?.